XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
89- Marroi urkoloreko maskorra, batzutan orbandua, itsua.
Zilbor haundia, sakona.
- Maskor gardena. Zilbor estuagoa eta sakona.
90- Mantuaren ertzea garrorik gabekoa.
- Eskuinaldean eta batzutan ezkerraldean, garro txiki bat duen ertzea, askotan oinaren atzekaldean garro metapodialekin, neurri txikiko animalia (6 mm. baino gutxiago).
91- Garro metapodialik gabeko animalia, normalean paduradi edo estuarioetan bizi den animalia, eta, batzutan, errekatan.
Hydrobiidae Familia - Garro metapodialedun animalia, nahiz eta laburrak izan daitezkeen, generalean ez dira estuariotan bizi.
92- Joskura sakonak dituen maskorra, kolore xuri-horiska.
Ur gozoago den paduradi bukaeretan bizi da, errekak kolonizatutakoan.
- Joskura lautuak dituen maskorra. Leku gezaltsutan bizi da.
93- Bira lauak dituen maskorra. Sendoa eta adar edo krema kolorekoa.
- Bira globotsuak dituen maskorra.
Erdigardena, krema kolorekoa.
94- Maskor leuna, iridestzentea, erdigardena, bira globotsuak; erdian nukleodun operkulua, zeinak, bere barne kaldean 3 gandor dituen. Rissoellidae Familia.
- Bestelako maskor eta operkuloa. Rissoidae Familia.
95- Idekierak, maskorraren %50a baino gutxiago suposatzen du.
Xuri esnetu koloreko maskor hauskorra.
- Idekiera, osotarako %50a baino gehiagokoa da.
96- Maskorra zabala baino altuagoa, zilbor txikia.
Erdigardena, kolore marroi horizta zurbila, banda ilun batekin batzutan.
- Maskorra zabala bezain altua. Zilbor haundia.
Kolore marroia.